Leku-izenak

Urola Kosta - Lekuak - EODA

Urola Kosta (Eskualdea)

Entitatea:
Antolakuntza/Eskualdea
Herritarra:
urolar 
Arautzea:
batzordearen beraren arautze proposamena 
Non: Gipuzkoa
Kokalekuak:
  • urola, urola harro[ra], urolalde - (1974) LIZ.LUR , 24 (mapa), 33-34. or.
    (...)
    Benetako Gipuzkoaz -giputz herriaz, giputz-koaz-, Udana, Deskarga eta Azkarate gainetan hasten denaz, esan dezagun zerbait, norbaitek Guipúzcoa vascónica deitzen duena ere, Oiartzunaldea alegia, bertan sartuaz. // Urola Harro-ra jaisten gara aipatu ditugun aldatzetatik. Udanatik, Legazpira; Deskargatik, Urretxu eta Zumarragara; Azkaratetik, Azkoitira eta handik, Urolan behera, Azpeitia, Zestona eta Zumaiara. Erdi ahazturik utzi dugu, hibaiaren jirabira batean, Aizarnazabal herritxoa. Itsas hegiko Getaria eta Zarautz ere eskualde hontakotzat jotzen dira. Hernio alderuntz igoaz hor dugu, eskualde honen barnean eskualdetxo bat eginaz, behinolako Saiatz: Errezil , Beizama, Bidania, Goiatz eta Aia. // Urola Harroak 417,08 km2 ditu eta 79.354 bizilagun. // Urolalde honek ez du homogeneitasun handirik; adibidez, honen Goierriak -guk Oriakoagandik bereizteko, eta Goierri izena honentzat utziaz, Urolagaraia deitzen dugunak- ez du harreman asko Aizpurutxotik beherako alderdiarekin. // Urolagarai alderdiko hiru herriak oso industriadunak dira, *burdinola asko dituztelarik. Erdi alderdian, behinolako Iraurgi haranean, Azpeiti-Azkoitietan ere badira industriak, *erredizak eta beste mota batzuetakoak; eta berdintsu itsas hegiko hiru herrietan, Getarian eta Zumaian arrantzak ere bere garrantzia ukanik, eta Zarautzen turismoak. Saiatz alderdiko herrien bizitza moteltzen doa urtetik urtera eta bizilagunez urritzen
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Gipuzkoa
    Jatorria: LIZ.LUR

  • urola garaia - (1988/05/19) Euskera , XXXIII (1988, 2), 659
    (...)
    JOSE LUIS LIZUNDIA ASKONDO jaunak, Euskaltzaindiko Idazkari-ordea eta Onomastika Batzordeko idazkaria denak, ondoko hau DIKTAMINATZEN DU: Batzorde honek, joan den ostiralean, Maiatzak 13, lruñeko ordezkaritzan egindako bilkuran, Ezkio, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako herrien zerbitzuetarako "herri elkarte" edo hobeto esan, amankomunazgoaren izenaz jardun zuen. Lehendabizi, inguru horrek izen historikorik duen aztertu zen eta ikusi zen bazirela batzu, baina batek ere ez zuela balio, zeren eta IRIMO batasunak, Urretxu eta Antzuola hartzen bai zituen; ARGISAO batasunak Zumarraga eta Ezkio eta LEGAZPlko batasunak, Legazpi, Zerain eta Mutiloa. Beraz, eskualde horrek historia aldetik ez du izen ofizialik. Jarraian, GOIERRI GARAIA izena aztertzen da. Alto Goierriren erdal izenaren itzulpena besterik ez da, berradierazpen hutsa baita. Goierri (goi= herri), "tierra alta", Catalunyako "Terra Alta" eskualdearen edo Eskoziako "Highlands" bezalako esanahia du. UROLA GARAIA edo GOI UROLA erabiltzen dutela beste batzuk adierazten du eskabide gutunak. Bi izen horietatik UROLA GARAIA da hizkuntzaren aldetik izenik egokiena, "Goi Urola" "Alto Urola"ren erdal jozkerazko itzulpena delako. Beraz, izen historikorik ezaz, eta aipatzen diren hiru izen geografikoetatik, alegia, Goierri Garaia, Urola Garaia eta Goi Urola, akademi Batzordeak UROLA GARAIA hobestea erabaki du. Eta hala adierazteko eta Zumarragako Alkatetzari bidaltzeko, Bilbon ematen du mila bederatziehun eta laurogeitazortzigarreneko Maiatzaren hamazortzian. On Ikusia: E. Knörr, Batzordeburua.
    (...)

    Zer:
    Non:
    Jatorria: Euskera

  • urola-kostaldea - (1994/03/18) OB.AG , 1.3.1
    (...)
    Onomastika batzordeak Bilbon izandako bileran onartutako izena
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Gipuzkoa
    Jatorria: OB.AG

  • Urola Kosta - (2004) ARAUA.140 , Euskera, XLIX (2004, 2), 1019. or.

    Zer: Eskualdea
    Non: Gipuzkoa
    Jatorria: ARAUA.140

  • urola-kostaldea: urola kosta - (2005/05/12) OB.AG , 2.1
    (...)
    Onomastika batzordeak Donostian eginiko bilkuran onartutako izena. 2.1.- Euskal Herriko eskualdeen izenak // Izenak aztertu eta Trebiñu gehitu da. Mahai gainaen utzi den izen bakarra Aiara / Aiaraldea da [...] Urola-Kostaldea - Urola-kosta - Urola Kosta G
    (...)

    Zer: Eskualdea
    Non: Gipuzkoa
    Jatorria: OB.AG

 

  • Urola kosta (ofiziala)
  • Urola kosta (gaztelania)
UTM:
ETRS89 30T X.563759 Y.4793022
Koordenatuak:
Lon.2º12'50"W - Lat.43º17'14"N

Kartografia:

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako Atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Conde Oliveto, 2. 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper