Euskaltzainak eta beren lanak

Bilatzailea - Argitalpenak

19 emaitza bilaketarentzat

Arantzazutik mundu zabalera: Euskararen normatibizazioa: 1968-2018 (Iker 40)

Sinopsia

Euskararen normatibizazioak, XXI. mende honetako lehen laurdena bukatzear dagoela, berebiziko osagaiak ditu, aldiak aldi. Hartara, Euskaltzaindiak, bere inguruan bildu ditu euskal hizkuntzaren partaide diren hainbat aditu esanguratsu, helburu zehatz batekin: zer egin den eta zer dagoen eginkizun, bi horien artean gogoetatzeko, jakinik, hori bai, hizkuntza egunero moldatzen dela gizartean, hiztunek euren hartu-emanetan era­biltzen dutenean.

  • Egilea: Batzuk. Argitarazlea: Andres M. Urrutia
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-122988-4-0
  • Editorea: Euskaltzaindia – Iberoamericana-Vervuert
  • Argitaratze urtea: 2022-01
  • 17 x 24 cm; 690 or.; kartoizko azala
  • Hizkuntza: euskara – gaztelania – frantsesa – ingelesa

Bertsolaritzaren historia soziala: oihartzuna, eragiletza eta gakoak (1823-2018) (Iker 43)

Sinopsia

Bertsolaritzak prentsa historikoan, irratian, zineman, telebistan nahiz Interneten izandako presentziaren bilketa eta azterketa hartu da abiapuntutzat. Bertso-munduko eragiletzaren zortzi belaunaldiren biografiak eta ekarpenak ere harilkatu dira kontakizunean. Eta hau guztia Europan kultura popularrak izandako bilakaeraren testuinguruan kokatu da. Kultur bilakaera erabat singularraren errepaso zabala da azken emaitza, ahots subalternoaren bizi indarraren testigantza eder bat.

  • Egilea: Antxoka Agirre Maiora
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-124296-1-9
  • Editorea: Euskaltzaindia – Euskal Herriko Unibertsitatea
  • Argitaratze urtea: 2021-12
  • 17 x 24 cm; 776 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

Jose Ramon Minondo goizuetarraren gutunak: Olaberria (Oiartzun). 1790-1807. EDIZIOA eta HIZKUNTZA AZTERKETA (Iker 42)

Sinopsia

Liburuaren izenburuak argi erraten digu kausitutakoa gutunak direla, XVIII. mendearen akabailaren eta XIX. mendearen hasmentaren inguruan eskribituak, nork eta goizuetar batek, Jose Ramon Minondok. Eskuz eskribitu liburu eta paper horiek bezalakoak ez dira egunero agertzen gurean. Ez, alafede. Are gutiago erlijioaren eta literaturaren inguruko gaien gainekoak ez direnak. Hala, Minondorenek merkataritzarekin eta kontuekin dute zerikusia; salerosketa dute xede. Zer saldu edo erosiko ote zen garai horretan Goizueta inguruan? Norekin egiten ote zituzten tratuak? Zer langintza erakusten ote dute?

  • Egilea: Prestatzaileak: Patxi Salaberri Zaratiegi - Juan Jose Zubiri Luxanbio - Iker Salaberri Izko
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-122988-6-4
  • Editorea: Euskaltzaindia (Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin)
  • Argitaratze urtea: 2021-11
  • 17 x 24 cm; bi liburuki: Edizioa (386 or. + USB txartela) eta Hizkuntza azterketa (396 or.), azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara - gaztelania

Gerraosteko Euskaltzaindiaren Historia Kulturala (1936-1954) (Iker 35)

Sinopsia

Nola lortu zuen Euskaltzaindiak 1941ean berriz batzarrak egiteko baimena eskuratzea, Eusko Ikaskuntzak, esaterako, izoztuta jarraitzen zuen bitartean? Frankismoak bere politika linguistikoa zuritzeko erabili zuen tresna izan zen? Edo barne erbesteko erresistentzia kulturalean aritu zen Akademia izan zen? Horrelako galderei erantzun ahal izateko informazio berria agertuz joan den arren, 2019an ehun urte bete dituen Euskaltzaindiaren eta euskal kulturaren garai iluna izaten jarraitzen du 1936-1954 arteko horrek.

  • Egilea: Antón Ugarte Muñoz
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-948489-5-7
  • Editorea: Euskaltzaindia – Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
  • Argitaratze urtea: 2019-12
  • Hizkuntza: euskara

Le dauphin: 1757ko gutuneriari buruzko osagarriak eta gogoetak, «othoi çato etchera»

Sinopsia

Elosegik Le Dauphin itsasontziko gutunaz egin duen lana oso interesgarria da. Artxiboetan egin duen lan eskergaren eta bere gogoeten ondorioz, 1757ko gutunak aberasten ditu molde oso ongi antolatu baten; gainera, gutuneria horrek bide ematen du ikerketan sakontzeko eta hedatzeko, euskarak gizartean izan duen tokia eta funtzioa hobeto ezagutzeko. Ipar Euskal Herriko gizartean euskaraz idazten zen? Alfabetatuak ziren XVIII. mendeko Ipar Euskal Herriko euskaldunak? Bide batez, galdera horiei erantzuna ematen zaie liburu honetan.

  • Egilea: Xabier Elosegi
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-948489-8-8
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2019
  • 23 x 16 cm; 115 or., azal arrunta
  • Hizkuntza: euskara

La Vasconia peninsular en las fuentes árabes (años 711 - 929)

Sinopsia

Lan honen helburua Baskonia penintsularreko historiari buruz, 711 urtetik 929 urtera bitartean, aurkitu diren testu arabiar guztien bilduma egitea da. Alegia, Al-Andaluzeko konkistatik Kordobako Kalifatzaren aldarrikapenera doan garai historikoa.

  • Egilea: Jesús Lorenzo Espinosa
  • Bilduma: Etxeberri (EHS)
  • ISBN: 978-84-944512-8-7
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2019
  • 24 x 16, 238 or., azal arrunta.
  • Hizkuntza: gaztelania

La politique linguistique de la Révolution Française et la Langue Basque (IKER, 34)

Argitalpen honen bertsio digitala duzu eskuragarri

Sinopsia

Frantses Iraultzatik landako hizkuntza politika guztietan nolako idei eta kontzeptu indartsuak atxikarazi dituen erakusten du Urrutikoetxeak.

  • Egilea: Egoitz Urrutikoetxea
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-948489-1-9
  • Editorea: Euskaltzaindia
  • Argitaratze urtea: 2018
  • Hizkuntza:

Koldo Mitxelenaren zinema- eta liburu-kritiketako diskurtso-estrategiak: enuntziatu parentetikoak

Sinopsia

Koldo Mitxelenak euskara batuari prosa egiteko estilo berri bat eman zion. Agurtzane Azpeitiak, bere doktore-tesiaren bitartez, Koldo Mitxelenak enuntziatu parentetikoak (etenak), bere zinema- eta liburu-kritiketan estrategikoki nola erabili zituen azaltzen digu. Estrategikoki, perpausaren sintaxia behartu gabe, esaldiei informazio gehigarria eransten dielako.

  • Egilea: Agurtzane Azpeitia Eizagirre
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-90-4
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2012
  • 24 x 16 cm; 554 or.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Pirinioetako hizkuntzak: lehena eta oraina

Sinopsia

Euskaltzaindiaren XVI. Biltzarra. Euskara, Okzitaniera, Aragoiera eta Katalanaren egoera aztertzen da lau arlo nagusitan: historia eta dialektologia, literatura, teknologia berriak eta toponimia.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Biltzarra. Arg.: Andoni Sagarna - Joseba Lakarra - Patxi Salaberri Zaratiegi
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-76-8
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2011
  • CD
  • Hizkuntza: Euskara - Okzitaniera - Aragoiera/Aragonés - Katalana/Catalan

Agirre Asteasukoaren eracusaldiac: Sermoia ikuspegi sozio-diskurtsiboaren argitan

Sinopsia

Arantza Ozaetak Eracusaldiac ikermolde berri batetik aztertzen du: ikuspegi sozio-diskurtsiboa. Metodo honek, lana atxikia dagoen kontestu sozio-historikoan jartzen du ikerketaren oinarria.

  • Egilea: Arantza Ozaeta Elortza
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-63-8
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2010
  • 23 x 16 cm; 348 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra

Sinopsia

Liburu honetan Jurgi Kintanaren doktorego tesiaren zati nagusia biltzen da. Zehazki Resurrección María Azkueren izate eta egite intelektualari dagokiona.

  • Egilea: Jurgi Kintana Goiriena
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-39-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2008
  • 23 x 16 cm.; 664 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

Euskalgintza XXI. mendeari buruz. XV. Biltzarra

Sinopsia

XXI. mende atariko ikuspegitik, Hizkuntza ereduak, Hiztegigintza eta Hizkuntzaren historia aztertzen dira.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Biltzarra
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-26-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2008
  • 24 x 16 cm; 566 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara - Gaztelania/Castellano - Frantsesa/Français - Ingelesa/English

Etxepare, Aldudeko medikua (2003ko CAF-Elhuyar zientzia-dibulgaziorako Sarien irabazlea)

17,10€ 18,00€

Paperean erosi

Sinopsia

Jean Etxepare (1877-1935), Aldudeko medikua, bizi zen garaiko arduretan murgildurik azaltzen zaigu liburuki honetan. Izatez, Aldudeko medikuaren bizitza eta obra izan dira lan honen ardatza eta denbora-bidaiarako aitzakia. Izan ere, pertsonaren ibilbideaz eta pentsamenduaz (eboluzionismoaren pentsamendu korrontea euskararen mundura sartu nahi izan zuen) baliaturik, zientziaren aspektu orokor batzuk eta garaiko Euskal Herriaren berri eskaintzen du.

  • Egilea: Kepa Altonaga Sustatxa
  • Bilduma: Bildumatik kanpo
  • ISBN: 978-84-95438-27-0
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2006
  • 24 x 17 cm; 334 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Euskara

La España Metafísica

Sinopsia

Liburu hau egilearen doktorego tesiaren bertsio bat da eta, funtsean, honako galdera honi erantzun nahi lioke: zertaz ari garen espainiar nazionalismoaz ari garenean.

  • Egilea: Prudencio García Isasti
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-15-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2004
  • 24 x 16 cm; 618 orr.; azal arrunta
  • Hizkuntza: Gaztelania/Castellano

Euskal Gramatikari eta Literaturari buruzko ikerketak XXI. mendearen atarian

Sinopsia

2001ean Euskaltzaindiak burutu zuen kongresua. 41 ikerlarik parte hartu zuten, gramatika eta literaturari buruzko txostenak aurkeztuz.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Biltzarra
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-95438-13-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2003
  • Azal arrunta; 23 x 16 cm; 752 orr.
  • Hizkuntza: Euskara - Gaztelania/Castellano - Ingelesa/English

Aita Aranaren egunaria

Sinopsia

Liburuki honetan J.I. Arana (1838-1896) idazle jesuitaren Egunaria eskaintzen zaigu. Nolako gaztaroa izan zuen; Frantziako erbeste-aldian zein euskal idazle ezagutu zituen; zein liburu eta zein olerki idatzi zituen...

  • Egilea: Prestatzailea: Patxi Altuna
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-85479-99-8
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 2000
  • Azal arrunta (444 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara - Castellano

VASCONIANA. R. Lafonen lanak

Sinopsia

Euskal Herriak XX. mendean euskararen alorrean hizkuntzalari handi bi ezagutu ditu, biok euskaltzainak eta biok unibertsitateko katedradunak : Koldo Mitxelena eta René Lafon. Azken honek ez zuen aditza bakarrik landu. Izena, izenondoa, deklinabidea, fonologia, azentua, dialektologia, joskera eta abar diziplina aztertu izan zituen. Europako hainbat aldizkaritan parte hartu zuen , baina oraingo honetan, euskarari buruz idatzi dituen artikulu sakonenak argitartu ditu Euskaltzaindiak, konparaketa idazlanak albo batera utziaz.

  • Egilea: Prestatzaileak : Jean Haritschelhar Duhalde eta Pierre Charritton Zabaltzagarai
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-85479-92-4
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1999
  • Azal arrunta (916 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara - Frantsesa/Français

Oihenarten Laugarren Mendeurrena

Sinopsia

Euskaltzaindiaren XII. Biltzarreko Agiriak eta txostenak, alegia, Arnaud Oihenart ziberotarren laugarren mendeurrenean. Oihenart legegizon, historialari, atsotitz biltzaile eta olerkaria izan zenaren inguruan egindako mintzaldi eta txostenak azaltzen dira.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Biltzarra. Prestatzailea: Ricardo Badiola Uriarte
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-85479-73-3
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1994
  • Azal arrunta (596 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara - Gaztelania/Castellano - Frantsesa/Français

Euskalarien nazioarteko jardunaldiak

Sinopsia

Txosten eta aurkezpen lan-bilduma, ikerlanen aurrerakuntzaz eta egungo egoeraz: fonologiaz, fonetikaz, hiztegiaz, tipologiaz, sintaxiaz, dialektologiaz, aditzaren morfologiaz eta abarrez, euskarari buruzko Jardunaldietan aurkeztuak.

  • Egilea: Euskaltzaindia. Biltzarra
  • Bilduma: Iker bilduma
  • ISBN: 978-84-85479-17-7
  • Editorea:
  • Argitaratze urtea: 1981
  • Azal arrunta (552 orr.; 23 x 16 cm)
  • Hizkuntza: Euskara - Gaztelania/Castellano - Frantsesa/Français - Ingelesa/English

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.
  • Euskaltzaindia - Real Academia de la Lengua Vasca - Académie de la Langue Basque
  • Plaza Barria, 15. 48005 BILBO
  • +34 944 158 155
  • info@euskaltzaindia.eus
Library zlibrary project
z-library z-lib project
© 2015 Your Company. All Rights Reserved. Designed By JoomShaper