
- Euskaltzaindiaren Hiztegian begiratzen badugu bozka zer den, hau ikusiko dugu:
bozka: iz. Ipar. Bozkatzea. Ik. Bozketa. Bilkuran ziren, baina ez dute bozkan parte hartu. Bozka-eguna. - Ikusten dugu hitz hori Iparraldeko euskalkietakoa dela eta bozkatzea esan nahi duela, eta ez botoa. Nor dabil oker, hiztegia ala esaldia idatzi duena? Onena izango da hitz horrek euskararen historian zehar egin duen bidea aztertzea. Horretarako baditugu baliabideak.